This is an unofficial translation of the GNU General Public License
into language.  It was not published by the Free Software Foundation,
and does not legally state the distribution terms for software that
uses the GNU GPL--only the original English text of the GNU GPL does
that.  However, we hope that this translation will help language
speakers understand the GNU GPL better.

		
Hau, GNU General Public License-aren euskararen itzulpen ez ofizila da.
Itzulpena hau lagungarria delakoan banatzen da baina ez da ofiziala ezta
legalki onartutako itzulpena.


GNU Dokumentazio Librearen Lizentzia 1.1 bertsioa, 2000ko martxoa Copyright (C) 2000 Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place, Suite 330, Boston, MA 02111-1307 USA Edonork kopia edo bana dezake lizentzia- dokumentu hau, baina debekatuta dago dokumentuan aldaketak egitea. 0. AITZINSOLASA Lizentzia honen xedea da eskuliburua, testuliburua edo beste edozein dokumentu idatzi "libre" egitea askatasunaren zentzuan: edonori ziurtatzea kopiatzeko eta birbanatzeko benetako askatasuna, aldatuta zein aldatu gabe, eta komertzialki zein ez-komertzialki. Bestalde, Lizentziaren bidez autoreei eta argitaratzaileei euren lana aitortzen zaie, eta ez dira beste batzuk egindako aldaketen erantzule.Lizentzia hau "copyleft" mota bat da, hau da, dokumentu horretatik eratorritako lan guztiek ere libreak izan behar dute zentzu berean. GNU Lizentzia Publiko Orokorra osatzen du, lizentzia hori software librearentzat diseinatutako "copyleft" lizentzia baita.Lizentzia hau software librearen eskuliburuentzat erabiltzeko diseinatu dugu, izan ere, software libreak dokumentazio librea behar baitu. Programa libre baten eskuliburuek software librearen askatasun berberak izan behar lituzkete. Baina lizentzia hau ez da software-eskuliburuentzat soilik; edozein testu-lanentzat erabil daiteke, zein gairi buruzkoa den eta liburu gisa inprimatua dagoen ala ez kontuan hartu gabe. Lizentzia hau batez ere gida edo erreferentzia izatea helburu duten lanentzat erabiltzea gomendatzen dugu. 1. APLIKAGARRITASUNA ETA DEFINIZIOAK Lizentzia honen baldintzen pean bana daitekeela adierazten duen oharra jarri baldin badio egile-eskubideen jabeak, eskuliburu edo lan horri lizentzia hau aplikatuko zaio. Aurrerantzean "Dokumentuak" horrelako eskuliburu edo lanei egiten die erreferentzia. Publikoko edonor da lizentziaren hartzaile, eta "zu"ren bidez zuzentzen zaio dokumentua. Dokumentuaren "bertsio aldatuak" esan nahi duena zera da: dokumentua bera edo haren zatiren bat biltzen duen edozein lan, hau da, kopia literala, aldaketak dituena edota beste hizkuntza batera itzulitakoa. Dokumentuaren "Atal sekundarioa" adierazpenak aipatu den eranskina edo gai nagusiaren inguruko atala esan nahi du eta Dokumentuaren argitaratzaileek edo egileek gai nagusiarekiko (edo gai horrekin zerikusia duten gaiekiko) duten erlazioari buruzkoa da soil-soilik. Atal sekundarioan ez da agertzen zuzenean gai nagusiari dagokion ezer. (Adibidez, Dokumentua neurri batean matematiken testuliburua baldin bada, atal sekundarioak ez ditu matematikak azalduko.) Gai nagusiarekiko edo harekin zerikusia duten gaiekiko harremana lotura historikoa izan liteke, edo haien ikuspegi legal, komertzial, filosofiko, etiko edo politikoa. "Atal aldaezinak" Atal sekundario jakin batzuk dira. Euren izenburuak Dokumentu hau Lizentzia honen pean argitaratu dela adierazten duen oharrean aipatzen dira, Atal aldaezin gisa. "Azaleko testuak" testu zati txikiak dira eta Dokumentu hau Lizentzia honen pean argitaratu dela adierazten duen oharrean aipatzen dira, Aurreko azaleko testu edo Atzeko azaleko testu gisa. Dokumentuaren kopia "gardena" adierazpenak esan nahi duena zera da: makina bidez irakurtzeko moduko kopia dela eta haren zehaztapen publiko orokorrak erabiltzeko modukoa dela. Gainera, kopia horren edukiak testu editore arruntekin zuzen-zuzenean ikusi eta edita daitezkeela, eta pixeletan osatutako irudien kasuan, berriz, margotzeko edo marrazteko editore arruntekin. Horrez gainera esan nahi du, baita ere, testu formateatzaileen sarrerari dagokionez, egokiak izan behar direla. Bestelako fitxategi-formatu garden batean egindako kopia bada eta bere markaketa irakurleei aldaketak egitea eragozteko edo zailtzeko diseinatu bada, ez da Gardena. "Gardena" ez den kopiari "Opako" esaten zaio. Kopia gardenen formatu egokien adibideen artean, besteak beste, honakoak ditugu: markaketarik gabeko ASCII soila, Texinfo sarrera-formatua, LaTeX sarrera-formatua, SGML edo XML jendeak erabiltzeko moduko DTDarekin, eta pertsonek aldatu ahal izateko diseinatutako HTML sinple eta estandarrarekiko egokia. Formatu opakoen artean, berriz, honako hauek ditugu: PostScript, PDF, testu-prozesatzaile propietarioek soilik irakurri eta edita ditzaketen testu-formatu propietarioak, normalean erabilgarri izaten ez diren prozesatze-tresnak edota DTDak dituzten SGML edo XMLak, eta zenbait testu-prozesatzailek irteera-erabileretarako soilik sortutako makina-bidezko sorkuntza duten HTMLak. "Titulu orria" adierazpenak esan nahi duena zera da: inprimatutako liburu bati dagokionez, titulu-orria bera eta Lizentzia honek titulu-orrian agertzea eskatzen duen materiala modu irakurgarrian biltzeko behar diren ondorengo orriak. Titulu orririk ez duten formatuetan egindako lanei dagokienez, aldiz, "Titulu orriak" zera esan nahi du: testuaren hasiera aurrean, gehien nabarmenduta agertzen den lanaren tituluaren ondoan agertzen den testua. 2. KOPIA LITERALAK Dokumentua kopiatu eta bana dezakezu edozein euskarritan, komertzialki edo ez-komertzialki, baldin eta Lizentzia hau, copyright oharrak eta lizentzia hau Dokumentuari aplikatzen zaiola adierazten duen lizentzia-oharra kopia guztietan azaltzen badira, eta Lizentzia honi inolako beste baldintzarik gehitzen ez badiozu. Egiten edo banatzen dituzun kopietan ezin da erabili irakurketa edo kopiak egitea eragozten edo kontrolatzen duen inongo baliabide teknikorik. Nolanahi ere, kopiak egiteagatik ordaintzea onartzen da. Kopia-kopuru handia banatzen baduzu (hurrengo atalean zehazten da kopurua), 3. ataleko baldintzak bete behar dituzu. Goian azaldutako baldintza berdinen pean kopiak mailega ditzakezu baita ere, eta kopiak jendaurrean erakutsi ere bai. 3. KANTITATE HANDIAK KOPIATZEA Dokumentuaren 100 kopia baino gehiago argitaratzen badituzu eta dokumentuaren lizentzia-oharrak Azaleko testuak behar baditu, azalean, argi eta garbi Azaleko testu hauek dituzten kopiak erantsi behar dituzu: Aurrealdeko testuak aurrealdeko azalean eta atzealdeko testuak atzealdeko azalean. Bi azalek modu argi eta irakurgarrian identifikatu behar zaituzte kopia horien argitaratzaile gisa. Aurrealdeko azalak titulu osoa izan behar du, eta tituluaren hitz guztiak maila berdinean izan behar dute nabarmenak eta ikusteko modukoak. Horrez gainera, beste material batzuk ere gehi ditzakezu azaletan. Azaletara mugatutako aldaketekin kopiak egitea, baldin eta Dokumentuaren titulua mantentzen badute eta baldintza hauek betetzen badituzte, kopia literaltzat jo daitezke beste alderdi batzuei dagokienez. Azal horietan jarri beharreko testuak handiegiak badira modu irakurgarrian ipintzeko, zerrendako lehenak jarri behar dituzu azalean bertan (sartzen diren guztiak), eta ondorengo orrietan jarraitu besteekin. Dokumentuaren 100 kopia Opako baino gehiago argitaratu edo banatzen badituzu, makina bidez irakurtzeko moduko kopia Gardena gehitu behar duzu kopia Opako bakoitzarekin edo, bestela, kopia Opako bakoitzean edo bakoitzarekin edonork atzi dezakeen ordenagailu-sare baten helbidea adierazi beharko duzu, non Dokumentuaren kopia Garden osoa dagoen, gehitutako materialik gabekoa eta sare orokorraren erabiltzaileek anonimoki eta kargurik gabe deskarga dezaketena, normalean erabiltzen diren sare-estandarren protokoloen bidez. Azken aukeraren bidetik jotzen baduzu, zentzuz jokatu behar duzu kopia Opakoak kantitate handitan banatzen hasten zarenean. Izan ere, hori ziurtatzeko kopia Gardenak erabilgarri egon behar du adierazitako lekuan gutxienez urtebetez, zuk edizio horren azken kopia Opakoa banatu zenuen unetik aurrera (zuzenean edo agente edo banatzaileen bidez). Bestalde, kopia kantitate handia birbanatzen hasi aurretik Dokumentuaren egileekin harremanetan jartzea eskatzen zaizu, baina ez zaude behartuta, hartara bertsio eguneratua eman diezazuten. 4. ALDAKETAK Dokumentuaren Bertsio aldatua kopiatu eta alda dezakezu 2. eta 3. ataletako baldintzen pean, baldin eta Lizentzia honetan ezarritako baldintzen arabera banatu baduzu eta Dokumentuaren funtzioa betetzen badu, horrela Bertsio aldatua banatzeko eta aldatzeko baimena kopia duen edonori emanez. Horrez gainera, honako hauek egin behar dituzu Bertsio aldatuan: A. Titulu-orrian (eta azalik balego, han ere bai) Dokumentuaren tituluarekiko edo aurreko bertsioekiko ezberdina den izenburua erabili (aurreko bertsiorik egonez gero, Dokumentuaren Historia atalean zerrendaturik egongo da). Aurreko bertsio horietako baten izenburu bera erabil dezakezu, baldin eta jatorrizko argitaratzaileak horretarako baimena ematen badu. B. Titulu-orrian zerrendatu egile gisa Bertsio aldatuan aldaketak egitea dituen pertsona edo entitate bat edo gehiago, eta horrekin batera baita Dokumentuaren, gutxienez, bost egile nagusi (bost baino gutxiago baditu, denak). C. Titulu-orrian Bertsio aldatuaren argitaratzailearen izena jarri argitaratzaile gisa. D. Mantendu Dokumentuaren copyright-ohar guztiak. E. Jar ezazu egin dituzun aldaketei dagokien copyright-oharra beste copyright oharren ondoan. F. Copyright oharren jarraian, ipini lizentzia-oharra, Lizentzia honen baldintzak betez Bertsio aldatua erabiltzea baimentzen duena, beheko eranskinean agertzen den moduan. G. Lizentzia ohar horretan mantendu Dokumentuaren lizentzia-oharrean ematen diren Atal aldaezinen eta Azaleko testuen zerrenda osoa. H. Lizentzia honen kopia ere, aldaketarik gabe, jarri behar duzu. I. "Historia" izeneko atala ere mantendu, eta baita bere titulua ere, eta gehitu gutxienez Bertsio aldatuaren titulua, urtea, egile berriak eta argitaratzailea Titulu-orrian bezala adierazten dituen elementua. Dokumentuan "Historia" izeneko atalik ez badago, sortu Dokumentuaren titulua, urtea, egileak eta argitaratzailea Titulu-orrian bezala aipatzen dituena, ondoren gehitu aurreko esaldian aipatu den Bertsio aldatua deskribatzen duen elementua. J. Mantendu Dokumentuaren kopia Gardena atzitzeko sareko kokalekua, baldin badago, eta baita aurreko bertsioetakoa ere. Helbide horiek "Historia" atalean sar daitezke. Dokumentua baino lau urte lehenago argitaratutako lan baten sareko kokalekua ken dezakezu, eta baita jatorrizko bertsioaren argitaratzaileak horretarako baimena ematen badu ere. K. "Eskertzak" edo "Eskaintzak" izeneko atal guztietan mantendu atalaren titulua eta ataleko eskertza edota eskaintza bakoitzean egileak darabilen substantzia eta tonua. L. Mantendu Dokumentuko Testu aldaezin guztien testuak eta tituluak aldatu gabe. Atal-zenbakiak edo haien baliokideak ez dira atalaren tituluaren zatitzat jotzen. M. Ezabatu "Oniritziak" izeneko atal guztiak. Modu horretako atalik ez da Bertsio aldatuan sartuko. N. Inongo atali ez jarri "Oniritziak" titulua edo Atal aldaezinekin arazoak eman ditzakeen titulurik. Bertsio aldatuak gai nagusiaren inguruko atal edo eranskin berriak baditu, Atal sekundario gisa agertzen direnak, eta elementu horiek ez baldin badute Dokumentutik kopiatutako materialik, zuk hala nahi izanez gero, atal horietako batzuk edo denak aldaezin izenda ditzakezu. Horretarako, gehitu atal horien tituluak Atal aldaezinen zerrendari Bertsio aldatuaren lizentzia-oharrean. Titulu horiek gainerako atal-tituluekiko ezberdinak izan behar dute. "Oniritziak" titulua duen atala gehi dezakezu, baldin eta alderdi desberdinek emandako zure Bertsio aldatuaren oniritziak soilik biltzen badira bertan, eta ez beste ezer--adibidez, perituek egindako ikuskatzea edo erakunde batek testua estandartzat onartu duela, eta abar. Gehienez 5 hitz dituen pasartea Aurreko azaleko testu gisa eta gehienez 25 hitz dituen pasartea Atzeko azaleko testu gisa gehi ditzakezu Bertsio Aldatuaren Azaleko testuen zerrendaren amaieran. Aurreko azaleko testuaren pasarte bat eta Atzeko azaleko testuaren beste bat bakarrik gehi daiteke entitate baten bidez (edo entitate batek egindako egokitzapenen bidez). Dokumentuak dagoeneko azaleko testua baldin badauka azal berarentzat, aurretik zuk edo ordezkatzen ari zaren entitateak gehitutakoa, ezingo duzu beste testurik gehitu, baina nahi izanez gero, lehendik dagoena ordezka dezakezu. Dokumentuaren egileak (edo egileek) edo argitaratzaileak (edo argitaratzaileek), Lizentzia honen arabera, ez dute baimenik ematen euren izenak inongo Bertsio aldatuaren publizitatean erabiltzeko edo oniritzia eragiteko edo adierazteko. 5. DOKUMENTUAK BATERATZEN Dokumentu hau lizentzia honen pean argitaratutako beste dokumentu batzuekin bat dezakezu, lehen azaldutako Bertsio aldatuen 4. ataleko baldintzak betetzen badituzu, baldin eta bateratzean jatorrizko dokumentu guztien Atal aldaezinak gehitu badituzu, aldatu gabe, eta guztiak zure lanaren lizentzia-oharrean Atal aldaezin gisa zerrendatu badituzu. Bateratutako lanak Lizentzia honen kopia bakarra baino ez du behar, eta haren berdinak diren hainbat Atal aldaezin kopia bakar batekin ordez daitezke. Atal aldaezin ugari badaude, izen berdinarekin baina eduki desberdinekin, atal bakoitzaren titulua desberdindu eta bakar bihur ezazu, bukaeran egilearen edo argitaratzailearen izena parentesi artean jarriz, ezagutzen bada, edo bestela, errepikatzen ez den zenbaki bat. Egokitzapen bera egin Atal aldaezinen zerrendako atalen tituluetan, lan bateratuaren lizentzia-oharrean.Bateratzean, jatorrizko dokumentuetan "Historia" titulua duten atalak bateratu behar dituzu, eta "Historia" tituludun atal bakar bat osatu. Era berean, "Eskertzak" eta "Eskaintzak" tituluak dituzten atal guztiak bateratu. "Oniritziak" titulua duten atal guztiak, aldiz, ezabatu egin behar dituzu. 6. DOKUMENTU-BILDUMA Dokumentu honekin eta lizentzia honekin argitaratutako beste dokumentu batzuekin bilduma bat osa dezakezu, eta hartara, hainbat dokumentutan jarritako lizentzia-kopiak ordeztuko dituzu bildumak izango duen kopia bakarraren bidez, baldin eta dokumentu bakoitzaren kopia literalak egiteko lizentzia honek ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzu beste alderdi guztiei dagokienez. Bildumatik dokumentu bat atera eta banaka bana dezakezu Lizentzia honen pean, baldin eta ateratako dokumentuari Lizentziaren kopia bat jartzen badiozu, eta kopia literalei dagokienez Lizentziaren beste alderdi guztiak betetzen badituzu. 7. LAN INDEPENDENTEAK AGREGATZEA Dokumentuaren edo haren eratorrien konpilazioa beste dokumentu edo lan bereizi eta independente batzuekin, biltegi-bolumen batean edo banaketarako euskarri batean, osorik ez da Dokumentuaren Bertsio aldatu bat, non eta konpilazio-copyright-ik ez den eskatzen konpilazioarengatik. Horrelako konpilazioei "agregazio" esaten zaie, eta Lizentzia hau ez zaie aplikatzen beren edukia biltzen duten lanei, beraz Dokumentuarekin konpilatuta, horrela konpilatuta daudelako, berez ez badira dokumentuaren lan eratorriak. Azaleko testuari dagokion 3. ataleko betebeharra Dokumentuaren kopia hauei aplikatzerik baldin badago, orduan, Dokumentua agregazio osoaren laurdena baino txikiagoa bada, Azaleko testuak Dokumentua agregazioaren barnean biltzen duten azaletan bakarrik jar daitezke. Gainerantzean, agregazio osoa inguratzen duten azaletan jarri behar dira testu horiek. 8.ITZULPENA Itzulpena aldaketatzat jotzen denez, Dokumentuaren itzulpenak bana ditzakezu 4. ataleko baldintzak betetzen badituzu. Atal aldaezinak itzulpenekin ordezteko copyright-aren jabeen baimena behar da, baina Atal aldaezin batzuen edo guztien itzulpenak bana ditzakezu, atal horien jatorrizko bertsioez gain. horien jatorrizko bertsioekin batera. Lizentzia honen itzulpena ere jar dezakezu, baldin eta ingelesezko jatorrizko bertsioa ere jartzen baduzu. Lizentzia honen itzulpena eta jatorrizko ingelesezko bertsioa bat ez badatoz,jatorrizko bertsioak balioko du. 9. AMAIERA Lizentzia honen baitan espresuki adierazitakoa bete gabe ezin da Dokumentua kopiatu, aldatu, azpilizentziatu edo banatu. Beste era batean Dokumentua kopiatu, aldatu, azpilizentziatu edo banatzeko saio oro deuseza izango da, eta Lizentzia honen baitan dauzkazun eskubideak automatikoki kendu egingo zaizkizu. Dena den, Lizentzia honen baitan zuregandik kopiak edo eskubideak jaso dituztenei ez zaizkie lizentziak kenduko, baldintzak betetzen dituzten bitartean. 10. LIZENTZIAREN BIRMOLDAKETAK Free Software Foundation-ek noizean behin GNU Dokumentazio Librearen bertsio berrituak eta birmoldatuak argitara ditzake. Bertsio berri horiek egungoaren antzekoak izango dira espirituz, baina arazo edo kezka berriei aurre egin beharko dienez, litekeena da zehatz-mehatz bat ez etortzea. Ikus Copyleft http:///www.gnu.org/copyleft/. Lizentziaren bertsio bakoitzak bertsio-zenbaki desberdindua dauka. Dokumentuak Lizentziaren bertsio zenbakidun jakin bat "edo berriago bat" dagokiola zehazten badu, orduan, bertsio zehaztuko baldintzak edo Free Software Foundation-ek argitaratutako bertsio berriago batekoak jarraitzeko aukera duzu (zirriborro gisa argitaratutakoek ez dute balio). Dokumentuak ez badu Lizentzia honen bertsio-zenbakirik zehazten, Free Software Foundation-ek argitaratutako bertsioetako edozein aukera dezakezu (baina ez zirriborro gisa argitaratutakoa). Lizentzia honen erabilpena zure dokumentuetarako: Zuk idatzitako dokumentu batean Lizentzia hau erabiltzeko, jar ezazu Lizentziaren kopia bat dokumentuan, eta titulu-orriaren jarraian, berriz, copyrighta eta lizentzia-ohar hauek: Copyright (c) URTEA ZURE IZENA. Baimena ematen da dokumentu hau kopiatu, banatu edota aldatzeko Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Dokumentazio Librearen Lizentziaren 1.1 bertsioan edo berriago batean ezarritako baldintzak betetzen badira, non Atal aldaezina ZERRENDATU EUREN TITULUAK den eta Aurreko azaleko testuak eta Atzeko azaleko testuak ZERRENDATU diren. "GNU Dokumentazio librearen lizentzia" titulua duen atalean lizentzia honen kopia bat biltzen da. Atal aldaezinik ez baduzu, idatzi "Atal aldaezinik gabe" aldaezinak zeintzuk diren adierazi beharrean. Aurreko azaleko testurik ez baduzu, idatzi "Aurreko azaleko testurik gabe" "Aurreko azaleko testuak ZERRENDATU dira" adierazi beharrean; gauza bera Atzeko azaleko testuei dagokienez. Zure dokumentuan programa-kodearen adibide ez-tribialik baldin badago, zera gomendatzen dizugu: adibide horiek ere jartzea aukeratutako software librearen lizentziarekin batera paraleloki, GNU Lizentzia Publiko Orokorra lizentzian esaterako, software librean erabil daitezen ahalbidetzeko.