Galderak eta erantzunak &kbabel;-ek zergatik erakusten ditu galdera-markak hizkuntzaren berariazko karaktereak sartzean? Hori zure ezarpen lokalen arazoa da. Ondokoa lagungarria izan daiteke: Irten &kbabel;, shell batean ezarri LANG ingurune-aldagaia zure hizkuntzarako baliozkoa den aldagai lokal batean.bash agindu geruza erabiltzen baduzu landu ondoko agindu hau: export LANG= aldatu hau zure hizkuntzara. Adibidez, alemanezko karaktereak erabiltzen dituzunean, egin export LANG=de_DE.88591. Abiarazi orduan &kbabel; shell horretatik. Arazoa desagertu bada, txertatu agindu hori zure ~/.profile fitxategian. &kbabel;-ek zergatik erakusten ditu galdera-markak hizkuntzaren berariazko karaktereen ordez PO fitxategi bat kargatu ondoren? Testuak zure letra-tipo sistemarekin erakutsi ezin diren karaktereak ditu. Ziur bazaude testuak halako karaktererik ez duela, fitxategia hondatuta egon liteke. Kasu horretan, markatu galdera-marka hori eta sakatu &Ctrl;F hondatutako karaktere guztiak aurkitzeko eta ordeztu itzazu. Ez bilatu benetako galdera-markarik, karaktereak galdera-marka gisa bakarrik bistaratzen baitira, baina barrutik karaktere desberdinak dira. Bestela ere, beharrezko karaktere guztiak biltzen dituen kode bakarreko letra-tipoa instalatu zenezake.